45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Carmen Mier Gómez andrea, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Carmen Mier Gómez andrea, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europako Gaiak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua. Kargu-uzteak otsailaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak, hori baita karguan aritu zen azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 9an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2102129