45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

14/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Carmen Mier Gómez andrea Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko otsailaren 10ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Carmen Mier Gómez andrea Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2102196