45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Hiri-jarduketarako plan berezia, aldaketa puntual xehatua, 2. poligonoko 799., 290. eta 296. lurzatietan

Lodosako Udalak, 2021eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Ezestea aipatu alegazioa, José María Roldán Díazek eta azalpen zatian azaltzen diren lurzati mugakideen gainerako titularrek aurkeztutakoa, bertan aipatzen den arkitekturako udal aholkularitzak emandako txostenaren arabera.

2. Behin betiko onestea adierazitako agiria, honako izenburu hau duena: Hiri-jarduketarako plan berezia, aldaketa puntual xehatua, 2. poligonoko 799., 290. eta 296. Lurzatietan. David Arzoz Lanasek sustatu (16599102W) eta Lourdes San Miguel Rojo arkitektoak idatzi du, 2020ko irailekoa da, eta ez du elkargoaren oniritzirik (Lodosako Udalaren sarrera, 1808 zk., 2020/09/09koa). Haren helburua da ahalbidetzea Virgen Milagrosa kaleko 6. zenbakiko etxebizitzari (2. poligonoa, 799 partzela) bigarren solairu bat eraikitzea eta beheko solairuan eraiki daitekeen gehieneko atzealdea handitzea, alboko eraikinekin berdinduz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluak, 72. artikuluari dagokionez, xedatua bete beharrez.

3. Jakinaraztea sustatzaileari eta José María Roldán Díazi, ezetsitako alegazioaren lehen sinatzailea baita, eta argitaratzea behin betiko onesteko erabaki honen xedapen zatia eta aldatutako araudiaren testua (proposatutako hirigintza araubidea eta plangintza planoak eta eraikuntzako kotak eta altuerak) Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta igortzea dokumentazio teknikoaren ale bat, izapideetako ziurtagiriak eta ezarritako gainerako dokumentazioa Nafarroako Gobernuari, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia, Lurralde eta Paisaia Zerbitzua. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuari buruz, ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

4. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu ez gora jotzeko errekurtsorik, ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso mota hori bera.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Agiria Foru Komunitateko administraziora igorri da Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman sar dezaten (NHIS).

Lodosan, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

ERANSKINA

Aldatutako araudia (hirigintza araubidea eta plangintza planoak eta eraikuntzako kotak eta altuerak) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2102117