45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ollokiko 1. poligonoko 555. eta 556. lurzatietan. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28ko osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua, Ollokiko 1. poligonoko 555. eta 556. lurzatiei buruzkoa, Luis Javier Yanguas Echeverriak sustatu duena.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101983