45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

Alkatea izendatzea

Desoioko Udala, legez eskatutako quorumarekin, 2021eko urtarrilaren 29ko osoko bilkura berezian, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 196. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Desoioko Udaleko alkate izendatu zuen Ana Rosa Yániz Pérez de Albeniz, eta karguaz jabetu zen, zin edo hitzematea egin ondoren.

Desoion, 2021eko otsailaren 12an.–Alkatea, Ana Rosa Yániz Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2102490