45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, María Eugenia García López andrea Corellako notario izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (2020ko azaroaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), lehiaketa arruntaren deialdia egin zen hutsik zeuden notario lanpostuak betetzeko. Lehiaketa hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (2020ko abenduaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketaren espedientearen laburpena igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita Nafarroako Foru Komunitateko herrietan lanpostua lortu duten notarioak izendatzea eskatzen duen ofizioa ere.

Bidezkoa da, hortaz, Corellako notarioa izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horregatik, María Eugenia García López andrea Corellako notario izendatzen duen foru dekretuaren proiektua igorri da, egokitzat joz gero Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko otsailaren hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Eugenia García López andrea Corellako notario izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Notarioen Elkargoaren dekanoari.

Iruñean, 2021eko otsailaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2102193