45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zer tarifa aplikatu behar zaien familiei 2021-2022 ikasturtean udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan, finantzatuta baldin badaude Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta administrazio publiko interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Udal titulartasunekoak diren 0-3 urteko Haur Hezkuntzako ikastetxeen finantzaketa arautzen duen uztailaren 1eko 16/2014 Foru Legeak ezartzen du, bere artikulu bakarrean, Nafarroako Gobernuak berari dagokion zatiaren ehuneko ehun ordainduko diela udalei ekitaldi ekonomiko bakoitzean, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduak udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeari buruz ezartzen dituen oinarrietan xedatuarekin bat.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.4 artikuluak ezartzen duenarekin bat, Hezkuntza Departamentuak, oro har, diruz lagunduko du kopuru hau: aplikatu beharreko urteko modulua ken toki entitateak egin beharreko ekarpena eta ken familiek, eskolatze-tarifengatik, egin behar duten ekarpena (familien tarifa arautzen duen aginduak ezartzen duenaren arabera).

Beraz, bidezkoa da foru agindu bat onestea ezartzeko zer tarifa aplikatu behar zaien familiei Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin 2021-2022 ikasturterako egindako hitzarmenen bidez finantzatutako udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin dio ezartzeari zer tarifa ordaindu behar duten familiek udal titulartasuneko 2021-2022 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan, finantzatuta baldin badaude Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ezartzea familiek 2021-2022 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen direnetan, bat etorriz foru agindu honen eranskinean jaso diren oinarriekin.

2. Foru agindu hau eta dagokion eranskina argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek aukera dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan (aipatutako lege horrek Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du).

4. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau eta bere eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora eta 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalera.

Iruñean, 2021eko otsailaren 15ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

ERANSKINA

Oinarriak, ezartzen dutenak zer tarifa aplikatu behar zaien familiei 2021-2022 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatutako Haur hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan eskolatzeko

Lehenbizikoa.–Tarifak ordaintzea.

Tarifen ordainketa eginen da familiaren diru-sarreren eta aukeratutako ordutegi motaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen Zerbitzuak onetsitako ordutegia izateko baldintzarekin. Familia bakoitzak ordaindu beharreko tarifa kalkulatzeko, egoki den taula aplikatuko da, foru agindu honen bosgarren oinarrian agertzen direnetatik. Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:

HILEKO GEHIENEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

198 euro

Ordutegi murriztuko unitateak

186 euro

Eskolaldi erdiko unitateak

142 euro

Jantokia

95 euro

Bigarrena.–Familia-unitatearen kontzeptua.

1. Honako hauek dira familia-unitateko kide zenbagarriak, foru agindu honek ezarritakoaren ondorioetarako:

–Haurraren bi gurasoak, legez banandurik ez daudenak, edo dibortziatu edo banandu ondoan zaintza eta jagoletza partekatua dutenak, edo, bestela, adingabea zaintzeko eta babesteko ardura duten tutoreak edo pertsonak.

–26 urtetik beherako seme-alabak, familiaren egoitzan bizi direnak eta lan errentarik jasotzen ez dutenak, baldin eta egoera hori frogatzen bada lan bizitzaren ziurtagiri negatiboaren bidez edo hori frogatzen duen agiri ofizial baten bidez. Orobat, epai baten ondorioz ezinduriko seme-alabak, guraso-ahal luzatu edo birgaituaren mende daudenak.

–Banandutako bikotekideek zaintza partekatua badute eta berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria ez da familia-unitateko kidetzat hartuko ondorio hauetarako.

–Alargunak berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia-unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

–Gurasoak banantzen edo dibortziatzen baldin badira, gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek baldin badu zaintza eta jagoletza, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoa.

–Gurasoetako batek beste seme-alaba batzuen zaintza eta jagoletza partekatua badu, horien erdiak ere familia-unitateko kidetzat hartuko dira.

–Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko bakarrik, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duen seme-alaba bakoitzeko, bi kontatuko dira, familia-unitatearen kideen kopurua zehazteko orduan.

–Harreran dauden adingabeen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko puntuetan xedatu dena.

2. Aurreko puntuan aipatzen diren inguruabar guztiak behar bezala frogatu beharko dira erakunde ofizialek emandako dokumentuen bidez: familia liburua, erroldatze-ziurtagiria (2021eko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa), bizikidetza ziurtagiria, banantze-demanda jarri izanaren frogagiria, epai judizialak, errenta aitorpena edo inguruabar horiek frogatzen dituzten beste agiri ofizial batzuk.

Baldin familia liburuan ageri ez den seme-alabarik bada familia-unitatean, bestelako agiri ofizialen bidez frogatu beharko da; adibidez, jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

3. Aplikatzeko tarifa kalkulatzeko, familia-unitateko kidetzat hartuko dira bakarrik halakotzat akreditatuta daudenak matrikula egiten denean.

4. Matrikula egin eta gero, ez dira kontuan hartuko familia-unitatearen kideen kopuruan dauden aldaketak, ikasturtea hasten den egunera arte gertatzen ahal diren salbuespen hauekin: jaiotza, adopzioa, harrera, ezgaitze judiziala edo guraso bakarreko familiaren edo guraso bakarreko familiaren egoeraren akreditazioa. Edozein kasutan, egoera berria behar bezala frogatu beharko da.

5. Haur bati baja eman ondoan berriro matrikulatzen bada, ikasturte berean, familia-unitatearen kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean aurkeztu zena.

Hirugarrena.–Familia-unitatearen eta per capita errentaren urteko errenta kalkulatzea.

1. Honako hau da PFEZaren aitorpena aurkeztu behar duten familia-unitateko kide bakoitzaren errenta indibiduala:

–Zerga-oinarriaren zati orokorra (507 laukia).

–Gehi kapital higigarriaren etekinen saldo positiboa (8810 laukia).

–Gehi ondare-eskualdaketen saldo positiboa (8808 laukia), salbu etxebizitza erosteko edo birgaitzeko jasotako dirulaguntzak (708 laukia).

–Gehi PFEZaren ondorioetarako salbuetsitzat jotzen diren gainerako errenta eskuratuak, hala nola baliaezintasun iraunkor absolutuko pentsioak edo baliaezintasun handikoak, kalte-ordainak, loteria sariak, edo aitak edo amak seme-alaben mantenurako ematen dituen urteko sariak (529 laukia).

–Ken ezkontidearen alde konpentsazio pentsioagatik ordaindutako kantitateak eta elikatzeko urteko sariak, biak ere epailearen erabakiz ezarriak, eta bikotekide egonkorraren alde ordaindutako kantitate legez galdagarriak (511 eta 822 laukiak).

2. Familia-unitatearen urteko errenta izanen da aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2020ko diru-sarrera edo errenta indibidual justifikatuen batura. Batura horri aurretiazko kuota diferentziala kenduko zaio, familia-unitateko kide konputagarrien PFEZaren aitorpenetakoa (578 laukia).

3. Ondorio praktikoetarako, familia-unitatearen urteko errenta kalkulatzeko, eragiketa hauek eginen dira 2020ko ekitaldiko PFEZeko laukiekin:

507 laukia + 8810 laukia + 8808 laukia - 708 laukia + 529 laukia - 511 laukia - 822 laukia - 578 laukia.

4. Per capita errenta lortzeko, eragiketa hau eginen da: familia-unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua.

5. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2020ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko dira familia-unitatearen urteko diru-sarrerak. Aitorpena egin beharrik ez bada, dagokion dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, edo, besterik ezean, diru-sarrerei buruzko zinpeko aitorpena eta/edo zentroaren titularra den toki entitateak familiaren 2020. urteko diru-sarrerak kalkulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.

6. Interesdunek aurrez aurre aurkezten ahal dute dokumentazioa, edo kasuan kasuko entitate titularra baimendu, administrazio publikoek dituzten beharrezko datuak biltzeko. Baimen hori eskabide bitartez eman beharko da, dokumentazioa aurkezteko ezartzen den epearen barrenean, eta adierazi agiria noiz eta zein organotan aurkeztu zen.

7. Ezarritako epearen barrenean 2020ko errenta-aitorpena edo diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei, matrikulatutako eskola-egun motari dagokion kuota altuena aplikatuko zaie ikasturte osoan.

8. 2020an aitortutako diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia-unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsiz betiere. Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko 2021-2022 ikasturteko tarifa kalkulatzeko.

Laugarrena.–Kuotaren salbuespena.

1. Kuota ordaintzetik salbuestea baloratuko da haurra arrisku sozialeko edo psikosozialeko faktoreen menpe dagoenean eta garapenean atzerapena duenean, egoera ekonomikoaren eta familiarraren arabera. Edonola ere, salbuespen hori onesteko, beharrezkoa izanen da aldeko txostena ematea egoki den udaleko gizarte zerbitzuetako lantaldeak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko Arreta Goiztiarreko Taldeak.

2. Kasuan kasuko udaleko gizarte zerbitzuek proposatu eta igorriko diote salbueste eskaera Hezkuntza Departamentuari, eta hark onetsi edo ezetsiko du, aurkeztu diren txostenen arabera. Bidezkotzat joz gero, justifikazio zehatzagoa eska dezake igorritako proposamenari buruz.

3. Egoki den udalak eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dute beren gain tarifa. Udalak ordainduko du jantokiari dagokion tarifa, eta Hezkuntza Departamentuak, eskolatzeari dagokiona.

4. Ikasturtean herri batetik bestera aldatzen bada haurraren bizilekua, udalerri berriko haur eskolarako mantenduko da kuotaren salbuespena.

5. Kuotatik salbuetsita dagoen haurraren matrikula egiten bada haren udalerriz kanpoko haur eskola batean leku hutsik ez egoteagatik haren udalerriko haur eskolan, Hezkuntza Departamentuak aztertuko du ea ordaintzen dien moduluaren portzentajea erroldatu gabeko familiei, baldin eta haur eskolaren titularra den udalak halakorik aplikatzen badu, baita eskolatzeari eta jantokiari dagokiena ere.

Bosgarrena.–Murriztapenak.

1. Oro har, lehenbiziko oinarrian ezarritako tarifak per capita errentaren arabera murriztuko dira. Honako taula hauetan jaso dira ordaindu beharreko tarifak:

a) Ohiko familien kasuan:

Tarte hauek:

Per capita errenta

Eskolatzea

Jantokia

Eskolatzea+jantokia

Eskola-ordutegi mota

Eskola-ordutegi mota

Hemendik

Honaino

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

> 15.000

198

186

142

95

293

281

237

12.400,01

15.000

169

159

119

95

264

254

214

10.700,01

12.400

133

126

90

95

228

221

185

9.300,01

10.700

104

98

67

95

199

193

162

7.980,01

9.300

82

77

52

84

166

161

136

6.650,01

7.980

60

57

34

84

144

141

118

5,500,01

6.650

54

50

31

66

120

116

97

4.500,01

5.500

44

42

26

58

102

100

84

3350,01

4.500

33

31

17

56

89

87

73

< 3.350,01

20

19

12

52

72

71

64

b) Familia gurasobakarren eta gurasobakartasun-egoerakoen kasuan:

Tarte hauek:

Per capita errenta

Eskolatzea

Jantokia

Eskolatzea+jantokia

Eskola-ordutegi mota

Eskola-ordutegi mota

Hemendik

Azken eguna

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

Osoa

(7 ordu)

Murriztua

(6 ordu)

Erdia

(4 ordu)

> 15.000

179

174

107

84

263

258

191

12.400,01

15.000

152

150

91

84

236

234

175

10.700,01

12.400

120

118

72

84

204

202

156

9.300,01

10.700

94

92

56

84

178

176

140

7.980,01

9.300

74

73

44

66

140

139

110

6.650,01

7.980

54

54

33

66

120

120

99

5,500,01

6.650

48

47

29

52

100

99

81

4.500,01

5.500

43

40

24

42

85

82

66

3350,01

4.500

31

29

15

32

63

61

47

< 3.350,01

18

17

11

25

43

42

36

2. Ikastetxe berean –edo ikastetxe desberdinetan baina udal beraren titulartasuna duten ikastetxeetan betiere– bi seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien eskolatze tarifan. Hirugarren edo hurrengo seme edo alabarentzat ezarritako eskolatze tarifa izanen da bigarrenarentzat ezarritako bera.

Bi senidek edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenbizikoak errentaren araberako tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.

3. Hezkuntza Departamentuak (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa) hala eskatuta, hezkuntza premia bereziak dituzten haurren matrikula egiten bada udalekoa ez den haur eskola batean, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du erroldatuta ez dauden familien moduluaren ehunekoaren ordainketa, baldin eta haur eskolaren titularra den udalak aplikatzen badu, baita eskolatzeari eta jantokiari dagokion ordainketa ere, kuotatik salbuetsita badago.

Seigarrena.–Hasierako kuota.

Toki entitate bakoitzak ezarriko du nahitaez ordaindu beharreko hasierako kuota ikasturte bakoitzerako; azken hileko ordainketan konpentsatuko da.

Zazpigarrena.–Tarifen doikuntza.

1. Tarifak ikastetxea 208 egunetan irekita egoteagatik sortuko dira (10,6 hilabete).

Matrikula ikasturtea hasi ondoren egiten bada, eskolatzeko eta jantokiko tarifak ordainduko dira haurra matrikulatzen denetik aurrera, eta ordainduko da hilabeteari dagokion tarifaren zati proportzionala.

2. Haurrek jantoki zerbitzua erabiltzen badute, oso-osorik ordaindu beharko dute jantoki zerbitzuari dagokion kuota, salbu kasu hauetan:

a) Erabiltzailearen borondateari egotzi ezin zaizkion kausak.

b) Egokitzeko aldian.

c) Hutsegite justifikatuak, betiere ikastetxeko zuzendaritzari haien berri eman bazaio menuaren hornidura eteteko behar adinako denborarekin.

Aipatutako kasuetan, jantokiko laguntzaileei dagokiena ordainduko dute bakar-bakarrik; hau da, hileko tarifatik deskontatu beharko da menuaren edo cateringaren kostua, betiere familia bakoitzak ordaintzen duen tarifaren arabera kalkulatua.

3. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzeagatiko tarifa: 5 euro eguneko, kalkulatuta gehieneko tarifaren arabera (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen arabera (19 egun).

4. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzen hasten bada, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuak oniritzia emanik: araudiaren arabera dagokion tasa aplikatuko da.

5. Familiek ekartzen duten esnea besterik hartzen ez duten umeek ez dute jantokiko kuota ordainduko aldi horretan.

Zortzigarrena.–Bajak.

1. Baja emanen da nahitaez kasu hauetan:

a) Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural jarraian iraganik, haurra ikastetxera ez azaltzea; orobat, ikastetxean hasi eta, jakinarazpen edo frogagiririk gabe, haurra ez agertzea hamabost egun naturalean jarraian. Kasu horietan, entitate titularrak familiari idatziz jakinaraziko dio haurra bajan eman duela ikastetxean. Baja gauzatuko da jakinarazpena egin eta hamabost egunean. Familiak ordaindu beharko ditu eskolatzeari eta jantoki zerbitzua (menua eta, kasua bada, jantokiko laguntzailea) erabiltzeari dagokion kuota, baja gauzatzen den egunera artekoa, eta eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota.

b) Haurraren familiak bi hileko kuota ez ordaintzea. Hala izanez gero, ez da hasierako kuota itzuliko.

2. Ikasturtean zehar borondatezko bajak badira, justifikatuak izan edo ez, idatziz jakinarazi beharko zaizkio ikastetxeko zuzendaritzari hamabost egun natural lehenago. Kasu horietan, familiak ordainduko du baja gauzatzen denera arteko kuota; eskaera egin eta hamabost egun naturalera gauzatuko da baja.

Ikasturtean zehar baja justifikatua izanez gero (semea edo alaba gaixotzea, bizilekua aldatzea, langabezia, ustekabeko diru-premia larria suertatzea, edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat), ordaindutako hasierako kuota itzuli eginen da.

Baja justifikatua ez bada baina postu hutsa berehalakoan betetzen bada itxaron-zerrenda izateagatik, familiak ez du ordainduko hileko kuota bat eragindako gastuengatik. Hutsik gelditutako tokia ez bada berehala betetzen, familiak hilabete bateko kuota ordaindu beharko du eragindako gastuak konpentsatzeko.

3. Jantokiko zerbitzua erabiltzeko borondatezko baja hartzen bada, justifikatua izan ala ez, familiak ordaindu beharko du jantokiko laguntzaileari dagokion zati proportzionala, baja gauzatzen denera artekoa (eskaera egin eta 15 egun naturalera).

Borondatezko baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia pagatuko da.

Bederatzigarrena.–Ikaspostua mantentzea.

Ikastetxean matrikula eginda ume bat ezin bada eskolara joan gaixo dagoelako edo bere gurasoetako bat edo anai-arrebetako bat gaixo dagoelako, eskubidea izanen du eskolan tokia gordetzeko, eskolatze-kuota ordainduz eta ezinbestekoa den denboran jantokiko laguntzaileari dagokion kuota ordainduz, betiere arrazoia dokumentu bidez frogatzen bada.

Eskolara ez joateko arrazoia behin desagertuta umea ikastetxera joaten ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari eskainiko zaio postu hutsa.

Toki entitateak eskumena izanen du familiak alegatzen duen arrazoia askitzat hartzeko edo ez hartzeko, baita tokiaren erreserba-denbora erabakitzeko ere.

Hamargarrena.–Ordaindu gabeko kuotak.

Entitate titularreko arduradunek eskatuko dituzte familiek ordaindu gabeko kuotak, legez bidezkoa den prozeduraren bitartez.

Iragarkiaren kodea: F2102578