45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko otsailaren 10ean hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela honako proiektu honetako lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea, nahitaez desjabetzeko: “N-121-A Iruñea-Behobia errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KParen eta 40+900 KParen artean”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 8ko 90/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko 301. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), proiektu hau jendaurrean jarri zen: “N-121-A Iruñea-Behobia errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KParen eta 40+900 KParen artean”.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egin txostenean, adierazi du ezen, haren funtzionamendua eta bide segurtasuna hobetzeko asmoz, erabaki dela 2+1 motako bide bihurtzea N-121-A errepidea. Planteaturiko diseinuan, ez da aukerarik egonen kontrako noranzko erreia erabiliz aurreratzeko, eta bidegurutzeetan baizik ezin izanen da ezkerretara biratu. Hortaz, egokiena da obrak lehenbailehen hastea eta, beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, beharrezkoa da presako deklaratzea ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa; hori guztia, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Presako deklaratzea honako proiektu honetako lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea: “N-121-A Iruñea-Behobia errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KParen eta 40+900 KParen artean”.

2. 627.540,11 euroko gastua kalkulatu da ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko, eta ordainduko da 2021eko gastu aurrekontuko “Suspertu plana. N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzeko jarduketak” izeneko 220002 22100 6010 453211 partidaren kargura (E 18/000215-01 PEP elementua).

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau igortzea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta departamentu horretako Kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2021eko otsailaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2102197