32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, H-1 unitateko H-1A eta H-1B lurzatien birpartzelazioan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko Udal Planeko H-1 unitateko H-1A eta H-1B lurzatien birpartzelazioaren aldaketa, Plazaetxea Gestión Integral SLk sustatua, indarrean den birpartzelazioa egokitzeko indarrean den xehetasun-azterketaren determinazioetara.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter da-din eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 152. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zizur Nagusian, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2101279