32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Buztintxuriko 23C eta 24C lurzatiak urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 25-ENE-21 (4/US).

«Ikusirik Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko 23C eta 24C etxe-sailak urbanizatzeko proiektua, Borja Llop Chocarrok aurkeztua 2021eko urtarrilaren 14ko datarekin, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2021eko urtarrilaren 15eko txostenarekin, erabakitzen da:

1. Hasiera batez onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia Plan Partzialeko 23C eta 24C etxe-sailak urbanizatzeko proiektua, Borja Llop Chocarrok aurkeztua izapidetzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki-taulan eta herrialdeko prentsan.

3. Erabaki hau jakinaraztea honako hauei: Borja Llop Chocarro, Iruñerriko Mankomunitatea, Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorra, Iberdrola, Gas, Vodafone eta Telefónica.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2101352