32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 808. lurzatian.
Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Martzillako 3. poligonoko 808. lurzatiaren xehetasun-azterketa, 2020ko urriaren 20koa, Javier Catalán Moreno arkitektoak prestatua eta Miguel Morillas Malok sustatua. Espediente zenbakia: 1666/2020.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Martzillan, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2101581