32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Castillo de Javier kalean zoladura jartzeko lanetarako kontribuzio berezien aplikazioa. Hasierako onespena

2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Castillo de Javier kalean zoladura jartzeko lanetarako kontribuzio bereziak aplikatzeko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da interesdunek espedientea aztertzen ahalko dutela iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun baliodunean. Erreklamazio, kexa edo oharrak idatziz egin daitezen, bada, udal bulegoetan egonen da aztergai, bai eta egoitza elektronikoan ere, esteka honetan:

https://azagra.sedelectronica.es/transparency/d2668a0e-bf55-4ced-84d1-76741ded8edb/

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Orobat, aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunen Arauei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, obrek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak eratzen ahal dituztela kontribuzio bereziak antolatzen dituen erabakia jendaurrean dagoen bitartean, Udalak egin gogo duen obran lagundu dezaten.

Azagran, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2101672