32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Udal Planeko S3.1 sektorearen UD-16.A1 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta dagokion urbanizazio proiektua.
Behin betiko onespena

Alkatetzaren urriaren 23ko 145/2020 eta 146/2020 ebazpenen bitartez, hasiera batez onetsi ziren Arroizko Udal Planeko S3.1 sektoreko UD-16-A1 A1 unitatearen birpartzelazio proiektua, Conservas Iturrik sustatua, bera baita proiektuak ukitzen dituen 2. poligonoko 598. eta 199. lurzatien jabe bakarra, eta, orobat, unitate horri dagokion urbanizazio proiektua. Horri buruzko iragarkia azaroaren 5eko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta, ondotik, abenduaren 31ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarkian atzemandako transkripzio akats biren zuzenketa argitaratu zen.

Espedienteen jendaurreko epea iragan baita haien aurkako alegazio edo oharrik aurkeztu gabe, Alkatetzaren urtarrilaren 26ko 11/2021 Ebaz-penaren bitartez, behin betiko onetsi dira aipatutako birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2101304