32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidari-peoi lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

Mankomunitateko buruak 2020ko urtarrilaren 20an emandako ebazpe-naren bidez, zera erabaki da:

Gidari-peoi lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak eta eranskinak onestea.

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitaterako gidari-peoi lanpostu bat betetzea oposizio bidez, lan-kontratudun finko moduan jardun dadin Hondakinak Biltzeko Zerbitzuan eta Zerbitzu Osagarrietan.

1.2. Lanpostua lan-kontratu finko bidez beteko da, eta mailari dagozkion ordainsariak jasoko dira; plantilla organikoan ageri diren horiexek, hain zuzen. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta hartan izena emanen.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuen beharrei begira, baina entitatearen hitzarmen kolektiboa betez uneoro, eta ezarritako legezko lan-esparruarekin bat etorriz.

1.4. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, baldin irizten bada izangaietatik bakar batek ere ez duela lanpostuan aritzeko behar bezalako jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Eginkizun orokorrak dira haren kategoriarako ezarri direnak, zehatz-mehatz:

–Hondakinak biltzeko ibilgailuak gidatzea, hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta deskargatzeko Mankomunitatearen jardun eremuan.

–Ibilgailu osagarriak gidatzea, hala nola kamioi besoduna, edukiontziak garbitzeko kamioia eta entitatean lan osagarriak egiteko bestelako ibilgailuak.

–Entitateko arduradunek berariaz agintzen dizkiotenak, mantentze-lanak, garbiketak, munta txikiko konponketak eta abar egiteko Erribera-goieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen instalazio eta ibilgailuetan.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa.

b) Eskola-graduatua, gutxienez, edukitzea eta hura egiaztatzea dagokion ikastetxeak emandako ziurtagiri bidez.

c) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

e) C1 motako gidabaimena, gutxienez, edukitzea, indarrean duela CAP delakoa (lankide gaikuntzarako ikastaroaren agiria).

3.2. 4. oinarrian ezarritakoa izan ezik, azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak arestiko betebeharrak frogatu beharko ditu deialdi honen 8. oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta agiriok indarrean egon beharko dute hautabide osoan, izendapen eguna arte bete ere.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egun horretako 14:00ak arte.

4.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo baliokidea den agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdian eskatutako titulazio akademikoaren fotokopia konpultsatua, edo, gutxienez, eskatutako titulazioa baduela ziurtatzen duen egiaztagiria, dagokion ikastetxeak emana.

d) Gidabaimenaren eta CAParen fotokopia konpultsatuak.

4.3. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko 10 egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik egin badute, haiek zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea iragandakoan eta horiek ebatzi ondoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Belén Cerdán León

Epaimahaiburuaren ordezkoa:
Pilar Orduña Osés

1. epaimahaikidea:
José María Palacios de Mier

1. epaimahaikidearen ordezkoa:

Mario Fabo Calero

2. epaimahaikidea:
Nerea Saenz Herrero

2. epaimahaikidearen ordezkoa:
Nuria Autor Resano.

3. epaimahaikidea:
María Gracia Alcoya Carricas

3. epaimahaikidearen ordezkoa:
Gloria Olcoz Luis

4. epaimahaikidea:
Jose María Campo Pascual

4. epaimahaikidearen ordezkoa: Francisco Cambra Prat

5. epaimahaikidea: langileen ordezkaria: hautatu beharrekoa

5. epaimahaikidearen ordezkoa:

hautatu beharrekoa

Idazkaria: Raquel García Pérez

Idazkariaren ordezkoa:

María Jesús Hernández Luri

6.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta, bere eraketak eta jarduketak balio izateko, kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituei deitzen ahalko die probetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa eta proba eta ariketen balorazioa:

7.1. 1. proba.–Teorikoa, idatziz.

Probak ondoko ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 40 puntu lortzen ahalko dira:

–Lehenbiziko ariketa. Matematika eta kultura orokorra. Gehienez ere, 10 puntu.

–Bigarren ariketa. Gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dira, eta idatziz erantzun beharko da honako gai hauetariko bati buruzko kasu teoriko-praktiko bat:

• Lanpostuaren eginkizunak.

• Kamioien mantentze-lanetarako mekanika.

• Bide-hezkuntza.

• Gizalegezko portaera hondakinen arloan.

• Mankomunitateari buruzko ezagutza: jardun eremua, estatutuak eta eginkizunak (informazio hori web orrian dago).

–Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoa. Gehienez ere, 20 puntu.

Lehen ariketari 10 puntu emanen zaizkio, gehienez ere, eta 5 puntu atera beharko dira, gutxienez, bigarren ariketa egin ahal izateko.

Halaber, bigarren ariketari 10 puntu emanen zaizkio, gehienez ere, eta 5 puntu lortu behar dira, gutxienez, hirugarren ariketa egin ahal izateko.

Hirugarren ariketan ere 20 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta gutxienez 10 puntu lortzen ez dituztenak bazterturik geldituko dira.

7.2. 2. proba.–Praktikoa.

1. proban gutxieneko puntuazioa lortu dutenek soilik egingo dute 2. proba.

Proba honetan 50 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta bazter-turik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

Ibilbide bat eginen da Mankomunitateko herri bateko karriketan barna, hondakinak biltzeko ibilbidea balitz bezala, eta baloratuko da nolako gaitasuna izaten den hondakinak biltzeko ibilgailu baten antzekoa den ibilgailu bat erabiltzen.

7.3. 2. proba.–Buruz buruko elkarrizketa.

1. eta 2. probak gainditu dituztenei soilik egingo zaie elkarrizketa.

Oposizioaldiko proba bakoitza burututakoan, gainditu duten izan-gaien zerrenda ikusgai jarriko da, lortutako puntuazioarekin batera, Mankomunitateko iragarki-taulan.

Proben fasea amaitutakoan, hiru probetan lortutako puntuazioak batuko dira, eta izangai bakoitzak izan duen emaitza jarriko da jendaurrean.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkez-pena.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioaren ondoren, epaimahaiak aditzera emanen du Mankomunitateko iragarki-taulan, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak oposizioaldiko 3 probetan lortu dituen kalifikazioak batuta, eta puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak kontratatzeko proposamena eginen du.

Epaimahaiak puntuazio handiena atera duten izangaiak izendatzeko proposamen loteslea eginen dio Mankomunitateko buruari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

8.2. Izendapen proposamena aditzera eman ondoko 30 egun natu-ralean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Erriberagoieneko Mankomunitateko Idazkaritzan:

a) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

b) Erriberagoieneko Mankomunitateko osasun zerbitzuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasunik nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

c) Zin egite edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

8.3. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen dira izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira; betiere, eskabideko faltsukeriagatik legokiekeen erantzun beharra galarazi gabe.

8.4. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, gainditu dutenen zerrendan, deialdiak aipatzen duen horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea Mankomunitateko buruak, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

9. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Hautapen prozedura bukatutakoan eta aurreko 8.2 oinarrian aipatutako agiriak ekarri ondoren, Mankomunitateko buruak gidari-peoia izendatuko du, Erriberagoieneko Mankomunitatean jardun dezan.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Mankomuniteko nomina eta plantillako langilea izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, deialdi honetako 8.3. oinarrian adierazitakoari jarraituko zaio.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen kontra ondoko errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako erabaki edo egintzak jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki edo aplikazio egintza hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo aplikazio egintza hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101239