32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Adiós 35880, zabalpena” izeneko meatze baliabideen iker¬keta baimenaren iraungipena. Baimenak udal-mugarte hauei eragiten die: Zabaltza, Beraskoain, Gares, Obanos, Legarda, Muruzabal, Adios, Eneritz, Ukar, Biurrun Olkotz, Tebas Muru Artederreta, Uterga eta Zizur.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 23an emandako 93/2020 Ebazpenaren bidez ukatu da eskatutako luzapena, eta, horrenbestez, honako ikerketa baimen honen iraungipena deklaratu da:

Izena: “Adiós zabalpena”.

Zenbakia: 35880.

Ikertu beharreko baliabidea: potasio eta sodio gatzak.

Udal-mugarteak: Zabaltza, Beraskoain, Gares, Obanos, Legarda, Muruzabal, Adios, Eneritz, Ukar, Biurrun-Olkotz, Tebas-Muru Artederreta, Uterga eta Zizur.

Azalera: meatzaritzako 90 lauki.

Eta hori aditzera ematen da Meatzeei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 79. artikuluan eta Meatzaritzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren (abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onetsia) 102.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 20an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2100996