30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko lan-egutegia

Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2020ko abenduaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2021eko aste barreneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen zein diren ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2021ean:

–Urtarrilaren 1a, osteguna: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, asteartea: Jaunaren Agerkundea (Errege Eguna).

–Urtarrilaren 18a, astelehena: San Anton, herriko jaia.

–Martxoaren 19a, ostirala: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko biharamuna.

–Urriaren 12a, asteartea: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, astelehena: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a, ostirala: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a, astelehena: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, asteazkena: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegu-nak.

Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da, Mankomunitatearen egungo hitzarmenak ezartzen duen gisan:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Langileek beste ordutegi batzuk izan ahalko dituzte, lanaldi laburragatik eta/edo zerbitzuaren beharrengatik, eta bestelako programetan aritzeagatik nahiz horietan lan batzuk egiteagatik.

Lan ordutegiak adosteko ahalegina eginen da beti, bizitza pertsonala eta lana bateratzea ahalbidetzeko eta errazteko. Gai honetan, bereziki kontuan hartuko dira honako hauek dituztenak: seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten seme-alabak, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen eta bigarren graduko pertsona gaixoak, mendeko-tasuna dutenak eta abar. Egoera hori frogatu egin beharko dute.

Ordutegia lanorduen zenbateko osora egokitzeko, langileek 4 egun eta 6 ordu izanen dituzte; horietatik, egun bat oporrei erantsiko zaie (28 egun izanen dira, eta ez 27) eta 3 egun eta 6 ordu, herriko festetarako.

Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, Mankomunitatearen hitzarmenak berak ezartzen duen gisan.

Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek aukeratzeko.

Betiere, 2021erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoeta-rako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2101242