30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2020ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aldaketa egitea Mankomunitatearen 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2101148