30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2020ko 1. aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2020ko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2020ko ekitaldiko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko 1. espedientea (kreditu transferentzia).

Aurrekontu-aldaketaren espedientea Partzuergoaren egoitzan –Iruñeko Barañaingo etorbideko 22 zenbakian– egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Iruñean, 2020ko abenduaren 28an.–Partzuergoko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2101082