30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

16/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aparteko kredituen bidezko 16/2020 aurrekontu-aldaketa, 2020ra luzatutako 2019ko udal aurrekontuan.

2020ko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatzen da, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kredituak.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 20.000,00 euro.

Finantzaketa:

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 20.000,00 euro.

Vianan, 2021eko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Yolanda Gonzá-lez García.

Iragarkiaren kodea: L2101146