30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Jendaurrean jartzea 2. poligonoko 103. herri-lurzatiaren okupazioa, baldintzen agiria eta espedienteko gainerako dokumentazioa

Urrotz-Hiriko Udalak, 2021eko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, gehiengoz eta hasiera batean onetsi zuen Urrotz-Hiriko katastroko 2. poligonoko 103. lurzatiko herri-lurraren okupazioari buruzko espedientea, telefoniako instalazioak lur azpitik bideratzeko Urrotz-Hiria, Itzagaondoa eta Untzitibar udal-mugarteetan. Halaber, hasiera batez onetsi zituen administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa. Agiri horiek guztiak jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Urrotz-Hirian, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Miguel Angel Iriba-rren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2101285