30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Laburpena, kapituluz kapitulu:

1. kapitulua: 53.500,00 euro.

2. kapitulua: -54.600,00 euro.

4. kapitulua: 8.600,00 euro.

6. kapitulua: -7.500,00 euro.

Gastu goitituak, guztira: 0,00 euro.

Sartagudan, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, José Ignacio Egui-zábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2101268