30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Udal ordenantza, Kutsadura akustikoaren eta bibrazioen
aurka babestekoa. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2021eko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kutsadura akustikoaren eta bibrazioen aurka babesteko udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Legardan, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2101250