30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 2/2021 espedientea, kreditu-gehigarria gaitzeko 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea.

Eta hori guztia argitara ematen da, bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Ezkabarten, 2021eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2101105