30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide baten izendapena

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 15/2021 Ebazpena eman zuen 2021eko urtarrilaren 20an. Hona hemen haren testu osoa:

Oltza Zendeako Udalak 2019ko ekainaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez sortu zen Tokiko Gobernu Batzarra. Hartan oinarriturik, Oltza Zendeako Udaleko alkateak uztailaren 2ko 267/2019 Ebazpenaren bidez, legeak ematen dizkion eskudantziak erabiliz, batzarkideak izendatu zituen, honako xedapen hauetan aurreikusten denari jarraikiz: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52. artikulua, eta Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikulua.

Amaia López de Ipiña Aldabak, 2021eko urtarrilaren 20an, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uko egiteko eskaera egin zuen, arrazoi pertsonalak direla-eta.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 46. eta 52. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Fernando Hugalde Olagüe Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

Bigarrena.–Izendapenak indarra izan dezan, izendatutako zinegotziak onartu beharko du. Izendapen hori onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik, izendatutako zinegotziak alkateari ez badio berariaz adierazten ez duela izendapena onartzen. Halaber, onarpena berariazkoa izan daiteke, horixe adieraziz ebazpen honen jakinarazpenaren kopian.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honetan aurreikusten ez den orotan Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak aginduko dute, arau horiek eskuordetze hauetarako ezartzen dituzten erregelen esparruan.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara: Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Oltza Zendean, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2101134