30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

6, 7 eta 8/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2020ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontuan aldaketak egiteko 6, 7 eta 8/2020 espedienteak.

6/2020 aurrekontu-aldaketa: Diru-sarrera berrien bidez eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzaturiko gastuak.

7/2020 aurrekontu-aldaketa: Diru-sarrera berrien bidez finantzaturiko gastuak.

8/2020 aurrekontu-aldaketa: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzaturiko gastuak.

Espedienteak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, interesdunek azter ditzaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari buruz 214. artikuluan ezartzen denarekin.

Berbintzanan, 2020ko azaroaren 3an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2101169