30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Jarduera-lizentzia ematea

Basaburuko Udalak, 2020ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen jarduera-lizentzia ematea Jaucha SLri, zerrien ustiategia jar dezan Berueteko 11. poligonoko 504. lurzatian.

Argitara ematen da aipatutako lizentziak eman direla honako artikulu hauekin bat etorriz: Ingurumenaren Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikulua, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 56. artikulua eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 71. artikulua.

Basaburuan, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2101590