30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

34/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontua aldatzen duen espediente bat, 34/2020 zenbakikoa eta aparteko kredituaren bidezkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2020ko 301. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

Gastuak goititzea:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

(eurotan)

1612 6370001

Zelai kaleko hoditeria konpontzea

57.025,00

GUZTIRA

57.025,00

Aurreko kreditu-aldaketak finantzatuko dira honako partida honen kargura:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

(eurotan)

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

57.025,00

GUZTIRA

57.025,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Na-farroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2101392