30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2020 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horrek ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Europako Kontseiluak 2001. urtean Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua onetsi zuen, hizkuntzak ikasi, irakatsi eta ebaluatzeko. Horregatik, beharrezkoa da hizkuntzen jakite-maila egiaztatzeko dauden sistemak esparru horretara egokitzea.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2004ko martxoaren 8an emandako 18/2004 Foru Aginduak hizkuntzak baloratzeko berariazko probak arautzen ditu, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko ondorioetarako.

Urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde publikoa Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikitzen dio, eta bere estatutuen arabera arautuko dela ezartzen du.

Urriaren 30eko 261/2019 Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde publikoa sortu eta haren estatutuak onesten dituenak, Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atalari esleitzen dizkio bertan aipatzen diren eginkizunak prestakuntza eredu berriak garatu eta ezartzeari dagokionez, bai eta Nafarroako administrazio publikoen langileen hizkuntza-ikasketa eta -hobekuntza sustatzea ere, beste organo batzuek arlo horretan dauzkaten eskumenen kaltetan gabe. Eginkizun hauek ere esleitzen dizkio: hizkuntzen ezagutzak egiaztatzeko probak egitea, eta hautapen prozesuetan aurkezten diren hizkuntza-ziurtagiriak baloratzea.

Irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanak, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzen ditu, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Ebazpen honen bidez, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila bermatzen duten titulazioen eta ziurtagirien aintzatespena eguneratzen da, betiere Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez. Ziurtagiriek erakunde ziurtatzailearen jatorrizko herrialdeko hizkuntza ofizialaren maila ziurtatuko dute eta nazioartean hizkuntzaren jakite-maila ebaluatzen eta egiaztatzen adituak diren elkarte profesionalen babesa izanen dute.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 261/2019 Foru Dekretuaren 14.e) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila egiaztatzeko dauden titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko deialdietan erabiltzeko, Hezkuntza Departamentuko irakasleen deialdietan izan ezik.

Ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren titulu edo ziurtagirietako baten bidez baloratuko da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera.

Egiaztagiri gisa onartzen diren titulu edo ziurtagiriak Europako Kontseiluko «The Association of Language Testers in Europe (ALTE)» erakundeak abalatu beharko ditu, hori baita Nazio Batuetako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak aholkularitzarako organo berezi gisa aitortu duen erakundea, edo bestela, erreferentzia ezaguna duten beste erakunde batzuek.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atala izanen da aurkezten diren tituluak baloratzeko eta haiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen baliokideak diren ala ez ebazteko arduraduna.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 22an.– Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Eva María Zarranz Alli.

I. ERANSKINA

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin baliokideak diren tituluak eta ziurtagiriak, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren jakite-maila egiaztatzeko

Ingelesa.

ZIURTAGIRI MOTA

A1

A2

B1

B2

C1

C2

NAPI

NAPI egiaztagiriak A1

NAPI egiaztagiriak A2

NAPI egiaztagiriak B1

NAPI egiaztagiriak B2

NAPI egiaztagiriak C1

HEO

1. maila (2008 aurrekoa)

A1 / Oinarrizko Maila 1

2. maila (2008 aurrekoa)

A2 / Oinarrizko Maila 2

3. maila (2008 aurrekoa)

Oinarrizko Zikloa

B1 / Tarteko Maila

4. maila (2008 aurrekoa)

B2 / Maila Aurreratua 2

5. maila / Goi Mailako Zikloa (2008 aurrekoa)

C1

C2

Lizentziak edo graduak

Ingeles Filologia,

Ingeles Ikasketak,

Itzulpengintza eta Interpretazioa: Ingelesa

Cambridge: General English Exams

Key English Test (KET)

Cambridge Preliminary English Test (PET)

Cambridge First Certificate in English (FCE)

Certificate in Advanced English (CAE)

Certificate of Proficiency in English (CPE)

Cambridge: Business English Certificates (BEC)

BEC 1: Preliminary

BEC 2: Vantage

BEC 3: Higher

Cambridge: International Certificate in Financial English (ICFE)

ICFE Vantage

ICFE: Effective Operational Proficiency

Cambridge:

International English Language Testing System (IELTS)

IELTS 3.5

IELTS 4-5

IELTS 5.5-6.5

IELTS 7-8

IELTS 8.5-9

TOEFL iBT

57-86

87-109

110-120

≥120

British Council

APTIS A1

APTIS A2

APTIS B1

APTIS B2

APTIS A1

APTIS C2

Trinity College London

Grade 2

Grade 4

Grade 6

Grade 9

Grade 11

Grade 12

TOEIC

≥ 200

≥ 385

≥ 790

≥ 1095

≥ 1345

Frantsesa.

ZIURTAGIRI MOTA

A1

A2

B1

B2

C1

C2

NAPI

NAPI egiaztagiriak A1

NAPI egiaztagiriak A2

NAPI egiaztagiriak B1

NAPI egiaztagiriak B2

NAPI egiaztagiriak C1

HEO

1. maila (2008 aurrekoa)

A1 / Oinarrizko Maila 1

2. maila (2008 aurrekoa)

A2 / Oinarrizko Maila 2

3. maila (2008 aurrekoa)

Oinarrizko Zikloa

B1 / Tarteko Maila

4. maila (2008 aurrekoa)

B2 / Maila Aurreratua 2

5. maila / Goi Mailako Zikloa (2008 aurrekoa)

C1

C2

Lizentziak edo graduak

Frantses Filologia,

Frantses Ikasketak,

Itzulpengintza eta Interpretazioa: Frantsesa

Aliantza Frantsesa

Diplôme d’Études en Langue Française (DELF A1)

Diplôme d’Études en Langue Française (DELF A2)

Diplôme d’Études en Langue Française (DELF B1)

Diplôme d’Études en Langue Française (DELF B2)

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C1)

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C2)

CEFP1 ziurtagiria

CEFP2 ziurtagiria

Diplôme de Langue Française (DLF)

Diplôme Supérieur d’Études Françaises Modernes (DS)

Diplôme de Hautes Études Françaises (DHEF)

CIEP

TCF Niveau 1

(100-199)

TCF Niveau 2

(200-299)

TCF Niveau 3

(300-399)

TCF Niveau 4

(400-499)

TCF Niveau 5

(500-599)

TCF Niveau 6

(600-699)

Chambre de Commerce et d’industrie de Paris

TEF 1 A1 (69-203)

TEF 2 A2 (204-360)

TEF 3 B1 (361-540)

TEF 4 B2 (541-698)

TEF 5 C1 (699-833)

TEF 6 C2 (834-900)

Alemana.

ZIURTAGIRI MOTA

A1

A2

B1

B2

C1

C2

NAPI

NAPI egiaztagiriak A1

NAPI egiaztagiriak A2

NAPI egiaztagiriak B1

NAPI egiaztagiriak B2

NAPI egiaztagiriak C1

HEO

1. maila (2008 aurrekoa)

A1 / Oinarrizko Maila 1

2. maila (2008 aurrekoa)

A2 / Oinarrizko Maila 2

3. maila (2008 aurrekoa)

Oinarrizko Zikloa

B1 / Tarteko Maila

4. maila (2008 aurrekoa)

B2 / Maila Aurreratua 2

5. maila / Goi Mailako Zikloa (2008 aurrekoa)

C1

C2

Lizentziak edo graduak

Aleman Filologia,

Aleman Ikasketak,

Itzulpengintza eta Interpretazioa: Alemana

Goethe Institut

Goethe-Zertifikat A1

Start Deutsch 1 (SD 1)

Fit in Deutsch 1 (Fit 1)

Goethe-Zertifikat A2

Start Deutsch 2 (SD 2)

Fit in Deutsch 2 (Fit 2)

Goethe-Zertifikat B1

Zertifikat Deutsch (ZD)

Goethe-Zertifikat B2

Zertifikat Deutsch für den Beruf (ZDfB)

Goethe-Zertifikat C1

Prüfung Wirtschaftsdeutsch International (PWD)

Goethe-Zertifikat C2

Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS)

Großes Deutsches Sprachdiplom (GS)

Zentrale Obersrufen-Prüfung (ZOP)

TestDaf-Institut

TDN 3 (B1+)

TDN 4 (B2+)

TDN 5

ÖSD ziurtagiria (Österreichisches Sprachdiplom Deutsch)

ÖSD Zertificat A1

ÖSD Zertificat A2

ÖSD Zertifikat B1

ÖSD Zertifikat B2

ÖSD Zertifikat C1

ÖSD Zertifikat C2 / Wirtschaftssprache Deutsch

F2101003

Iragarkiaren kodea: F2101003