30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

Nafarroako Kontseiluak, 2021eko urtarrilaren 26an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

“Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak erakunde horri autonomia organiko eta funtzionala ematen dio (1. artikulua) eta ezartzen du horko langileei Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legedia aplikatuko zaiela (24. artikulua). Foru lege horren garapenean, Nafarroako Kontseiluaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak, otsailaren 28ko 90/2000 Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, 40.2 artikuluan, Kontseiluari esleitzen dio bere plantilla organikoa eta plantillaren aldaketak onesteko eskumena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zenak, xedatzen du administrazio publiko horiek urtero funtzionario guztien zerrenda prestatuko dutela, urte bakoitzeko abenduaren 31n itxia, eta zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela (19. artikulua).

Beraz, xedapen horiekin bat, bidezkoa da kontseilu honetako funtzionarioen urteko zerrenda eta plantilla organikoa onestea eta biak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak, kontseiluburuak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. 2020ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuan ari diren langileen plantilla organikoa onestea, honako hau, hain zuzen:

LANPOSTUA

ZENBAKIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

IZENDAP. LIBREA

ESKLUSIBOTASUNA

LANPOSTUA

OSAG. MAILA

Lehendakaritzako idazkaritza

1

G

X

Legelaria

1

F

A

55

63

F: funtzionarioa.

G: kabineteko behin-behinekoa - izendapen librekoa.

2. 2020ko abenduaren 31n Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuan ari diren funtzionarioen zerrenda hau onestea.

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

LANPOSTUA

ADMINISTRAZIO EGOERA

Hutsik

A

Legelaria

3. Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta beharrezkoa dena xedatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.”

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 26an.–Kontseiluburua, Alfredo Irujo Andueza.–Kontseilari-idazkaria, Hugo López López.

Iragarkiaren kodea: F2101709