30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1E/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, deialdiaren 9. oinarria aldatzen duena.

2019ko apirilaren 13an eman zen argitara apirilaren 12ko 263/2019 Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita laguntza programa bat, industria arloko enpresa txiki eta ertainek eta enpresa handiek energia efizientziaren arloko jarduketak egin ditzaten.

Aipatutako errege dekretu horretan erabakitzen da Nafarroako Foru Komunitateari zuzenean 4.688.201,42 euro ematea.

12. artikuluan aipatzen da programak indarra izanen duela egoera hauetako bat gertatu arte:

a) Jasotako eskaeren ondorioz, aurrekontu erabilgarria ahitzea.

b) 2020ko abenduaren 31 iristea, nahiz eta aurkeztutako eskaerek baliagarri dagoen aurrekontua ez ahitu.

Aipatutako errege dekretuan adierazitakoarekin bat, aurreko paragrafoa erantsi zitzaion Nafarroako Gobernuak irailaren 25eko 5E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 9. oinarriari.

Nafarroako oinarriak egin ondoren, abenduaren 29ko 1186/2020 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ekoan, zeinak artikulu bakarrean hau ezartzen baitu:

Bi.–12. artikuluko 1. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

«1. Laguntza programa honek indarra izanen du errege dekretu hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik hasita. Laguntza eskaerak aurkezten ahalko dira autonomia erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoek beren deialdietan adierazten duten unetik aurrera eta haietan ezartzen den moduan, deialdiaren indarraldia bukatu arte (2021eko ekainaren 30a, aurreikuspenen arabera), egoera hauetako bat gertatzearen ondorioz:

a) Jasotako eskaeren ondorioz, aurrekontu erabilgarria ahitzea.

b) 2021eko ekainaren 30ean, nahiz eta aurkeztutako eskaerek baliagarri dagoen aurrekontua ez ahitu.»

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak irailaren 25ean emandako 5E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiaren 9. oinarria aldatzea. Hona hemen testu berria:

“Laguntza eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta deialdiak indarra galtzen duenean bukatuko da, hau da, kasu hauetan:

a) Jasotako eskaeren ondorioz aurrekontu kreditua ahitzen denean.

b) 2021eko ekainaren 30ean, nahiz eta aurkeztutako eskaerek aurrekontu erabilgarria ez ahitu.

Indarraldia bukatu ondoren, ez da eskaerarik onartuko.

Aurrekontu erabilgarria ahitzen denean, horren berri emanen da Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.nafarroa.eus).”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 12an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2100442