30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA, Enrique Sánchez Aranguren jaunak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 1066E/2020 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoaren ondoriozko 362/2020 prozedura laburtuaren barruan. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren ofizioaren bidez, agindu da epaitegira bidaltzea 362/2020 prozedura laburtuan bildu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gaineko administrazio espedientea, eta errekurtsoan interesdun direnak epatzea. Errekurtso hori Enrique Sánchez Aranguren jaunak jarri du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 110 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, interesdun guztiei dei egiten zaie iragarki honen bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian agertzeko aukera izan dezaten, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2101558