294. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

536/2021 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2020-2021 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia uztailaren 21eko 311/2021 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoko ikasle hauei esleitzea, irabazleak baitira, Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak. Ikasleak puntuazio handienetik txikienera ordenatuak daude:

1.–Pablo San Julián Tarifa, Iruñeko Liceo Monjardín ikastetxeko ikaslea.

2.–Aitana Izco García, Iruñeko San Cernin ikastetxeko ikaslea.

3.–Nahia Beunza Erro, Berriozarko DBHIko ikaslea.

2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.

3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia lortu dutela.

4. Saritutako hiru ikasleetako bakoitzari 250 euro ordain dakizkiola agintzea, hala xedatzen baitu bere zazpigarren oinarrian uztailaren 21ko 311/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak. Diru hori 2021eko gastu aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 420005 42800 2268 321100 partidaren kargura ordainduko da.

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

6. Ebazpen hau igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Iruñeko Liceo Monjardín ikastetxera, San Cernin ikastetxera eta Berriozarko DBHIra (horiek baitira saritutako ikasleek ikasi duten ikastetxeak) eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2117274