294. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

295E/2021 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokian parte hartzeko ordezkariak izendatzen dituena.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 5eko 216E/2018 Foru Aginduaren bidez, Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokia sortu zen, Hiltzeko prozesuan pertsonaren duintasunari dagozkion eskubideei eta bermeei buruzko martxoaren 24ko 8/2011 Foru Legean aitorturiko eskubideen tutoretzaren esparruan parte hartzeko organo egonkorra izateko asmoz.

Foru agindu horren 5. artikuluan (gero Osasuneko kontseilariaren urriaren 14ko 250E/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu zena), organoaren egitura ezarri zen.

Osasun Zuzendaritza Nagusiak Osasun Departamentuaren ordezkari berriak izendatzea proposatu du, eta, orobat, gainerako ordezkarien berri eman du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Honako pertsona hauek Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokiko kide izendatzea:

1.1. Osasun Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari gisa:

–Genoveva Ochando Ortiz. Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendaria.

–Elena Antoñanzas Baztán. Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua.

–Begoña Flamarique Chocarro. Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Ataleko burua.

1.2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko pazienteei arreta emateko esparruaren ordezkari gisa:

–Asunción Rey Escalera. Administrazio Zerbitzuetako burua. Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzua.

1.3. Oinarrizko Osasun Laguntzaren ordezkari gisa:

–Socorro Lizarraga Mansoa. Berriozarko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko zuzendaria.

1.4. Laguntza Espezializatuaren ordezkari gisa:

–María Ruiz Castellano. Laguntza ataleko burua-BFE/albokoa. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa: Etxeko Ospitalizaziorako Atala.

1.5. Osasun arloko integrazio soziosanitarioaren esparruaren ordezkari gisa:

–Ana M.ª Fernández Navascues. Erizaina. Zerbitzu Zentralak: Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzua.

1.6. Nafarroako osasun zentroetako asistentziaren etikako batzordeetako lehendakariak diren aldetik:

–Javier Blázquez Ruiz. Nafarroako Ospitaleguneko Asistentziaren Etikako Batzordeko lehendakaria.

–Mariuca León Casquero. Tuterako Asistentziaren Etikako Batzordeko lehendakaria.

–Alicia Resano Gurpegui. Lizarrako Asistentziaren Etikako Batzordeko lehendakaria.

–Ramón Angós Musgo. Nafarroako Unibertsitatearen Klinikako Etika eta Deontologia Medikoaren Batzordeko lehendakaria.

–Marta Calatayud Casas. San Juan de Dios ospitaleko Asistentziaren Etikako Batzordeko lehendakaria.

1.7. Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen aldeko Elkartearen ordezkari gisa:

–Helena Escalada Pardo. OOLTko medikua. Oinarrizko Osasun Laguntza: Arrosadiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea.

1.8. Esku-hartze Sozialaren Etika Batzordearen ordezkari gisa:

–Myriam Goméz García. Nafarroako Gizarte Arretaren Etika Batzordeko lehendakaria.

1.9. PALIAN-Nafarroako Zainketa Aringarrien Elkartearen ordezkari gisa:

–Ana Baños Sesma. PALIAN elkarteko lehendakaria.

1.10. Unibertsitate esparruaren ordezkari gisa:

–Txema Uribe Oyarbide. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.

–Carlos Centeno Cortés. Nafarroako Unibertsitatearen ordezkaria.

2. Ebazpen hau Osasun Zuzendaritza Nagusiari eta izendatutako pertsonei igortzea, baita Heriotza Duinaren Nafarroako Behatokiko gainerako kideei ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abenduaren 9an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2117310