294. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

288E/2021 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Dementziak Artatzeko Adituen Lantaldearen osaera aldatzen duena.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 19ko 22/2013 Foru Aginduaren bidez, Dementziak Artatzeko Adituen Lantaldea sortu zen, Dementziak Artatzeko Estrategia Integrala prestatzeko aholkularitza teknikoa emateko organo gisa. Bertan, besteak beste, lantaldearen osaera finkatu zen.

Osasun Departamentuaren egituran hainbat aldaketa egin direnez, Lantaldearen osaera aldatu egin da apirilaren 20ko 158E/2018 Foru Aginduaren bidez eta abuztuaren 7ko 308E/2018 Foru Aginduaren bidez, biak ere Osasuneko kontseilariarenak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatu du Lantaldearen osaera aldatzea, indarrean dagoen Osasun Departamentuaren egiturara egokitzeko.

Bat etorriz osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko asmoz Osasuneko kontseilariak 1990eko urtarrilaren 12an emandako Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Dementziak Artatzeko Adituen Lantaldearen osaera aldatzea. Aurrerantzean, honako hauek osatuko dute:

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko burua, Lantaldeko lehendakaria izanen baita.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako medikuntzako profesional bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako erizaintzako profesional bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako gizarte-laneko profesional bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko Arreta Soziosanitarioaren Ataleko burua.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko osasun arloko profesional bat, zerbitzuko buruak izendatu beharrekoa.

–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Dementzia Unitateko ospitale-loturako erizain lanak egiten dituen erizaintzako profesionala.

–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzuko ospitale-loturako erizain lanak egiten dituen erizaintzako profesionala.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko profesional bat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko buruak izendatu beharrekoa.

–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzuko medikuntzako profesional bat, zerbitzuko buruak izendatu beharrekoa.

–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuko medikuntzako profesional bat, zerbitzuko buruak izendatu beharrekoa.

–Tuterako “Reina Sofía” Ospitaleko Geriatria edo Neurologia Zerbitzuko medikuntzako profesional bat, Tuterako “Reina Sofía” Ospitaleko Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko profesional bat, zerbitzuko buruak izendatu beharrekoa.

–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko profesional bat, zerbitzuko buruak izendatu beharrekoa.

–Osasun Mentaleko Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzuko pertsona bat, Osasun Mentaleko Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkarteko (AFAN) ordezkari bat.

–Aurora Lozano Suárez andrea, dementzia duen pertsona baten senidea/zaintzailea.

2. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hartuko du indarra.

3. Foru agindu hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Ebazpenak Kudeatzeko Bulegora, bai eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendariari eta Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendariari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2117276