294. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04124 JV/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Maderas Santesteban SL.

Helbidea: Arrazo alderdia, z.g. 31746-Zubieta (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Ezkurra-1/0100/170.

Eskatutako emaria: 0,023 l/s-koa.

Tokia: Arrazu.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Xedea: Industrian erabiltzeko (enborrak garbitzea).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzen da ITUR markako motoponpa batekin (Q=6-000 l orduko eta 0,8 ZP-ko potentzia), ibaiaren ezkerraldean jarriz une puntualetan, urpean, eta polietilenozko hodi baten bidez (1/4") ura eramanez nabearen goialdean dagoen m³ bateko biltegi batera; bertatik, grabitatez eta hodi mota bera erabiliz, urak m³ bateko beste biltegi batera eramaten dira, nabearen barrenera, eta bertatik, presioko pistola batekin egurra garbitzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko abenduaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2117252