293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

117/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileen 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, non sartu baitira ekainaren 27ko 3/2017 Legean ezarritako egonkortze-tasari zegokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu ziren lanpostuak.

Uztailaren 18ko 52/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa), 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, biak ala biak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpekoak. Lan eskaintza hori 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi du ezen, hautapen probak bukaturik, lanpostu batzuk bete gabe gelditu direla eta berriz eskaintzen ahal direla 2021. urtean. Horregatik, Nafarroako Gobernuari proposatu dio lan publikoaren eskaintza partzial bat onets dezan, non sartuko baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileen bost lanpostu, hain zuzen, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu direnak.

Bost lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2021. urterako, non sartuko baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileen bost lanpostu, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagozkionak, bete gabe gelditu baitira.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

–Fisioterapeutak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 68674, 68675 eta 71171 zenbakiak dituztenak.

Lizarrako Osasun Barrutia

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 63055 zenbakia duena.

Osasun Mentala

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61435 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostuen betebeharrak.

Foru dekretu honen bidez onesten den lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117982