293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

115/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena osasun langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.

2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak 19.Bat artikuluaren 1. apartatuan xedatzen duenez, administrazio publikoekin harreman mugagabea izanen duten langile berriak sartzeko, artikulu horretan berean adierazitako irizpideak aplikatuko dira, eta, hala, langileen ordezte-tasa ehuneko 110ekoa izanen da lehentasunezko sektoreetan, eta ehuneko 100ekoa gainerako sektoreetan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2021erako lan publikoaren eskaintza partzial honetan 278 lanpostu sartuko direla guztira: 271 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileenak eta 7 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileenak. Lan eskaintza hau langileak ordezteko 2020ko tasari dagokio, aipatu 11/2020 Legearen 19.Bat artikuluan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Osasun Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahai Orokorrean, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat, ordezte-tasari dagokiona, guztira 278 lanpostu biltzen dituena: 7 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileenak eta 271 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileenak.

278 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 23 gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetarako, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza partzial honetan zortzi lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2021. urterako. Lan eskaintzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun langileen 278 lanpostu biltzen ditu, eta langileak ordezteko 2020ko tasari dagokio, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 19.Bat artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 66944 eta 67092 zenbakiak dituztenak.

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71912 zenbakia duena.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 66952, 66961, 67502 eta 71891 zenbakiak dituztenak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Zerbitzu zentralak:

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 67383, 71753 eta 71919 zenbakiak dituztenak.

–Laneko Medikuntzako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71704 eta 71757 zenbakiak dituztenak.

–Laneko Erizaintzako erizain espezialistak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71198 eta 71762 zenbakiak dituztenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–OOLTko medikuak: hogeita hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 60028, 60113, 60192, 60339, 60344, 60407, 60416, 60474, 60497, 60512, 60527, 60584, 60588, 60666, 60714, 60733, 60888, 60920, 60959, 60963, 61010, 61046, 61060, 66831, 67374, 67559, 69387, 72136, 72137, 72138, 72139, 72140 eta 72142.

–OOLTko pediatrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67574 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:

–Alergologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71790 zenbakia duena.

–Analisi Klinikoen BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63138, 63447 eta 63608 zenbakiak dituztenak.

–Anatomia Patologikoko BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63837, 71114 eta 72162 zenbakiak dituztenak.

–Anestesia eta Erreanimazioko BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63213, 68164 eta 69584 zenbakiak dituztenak.

–Digestio Aparatuko BEFak/albokoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64414, 65318, 71793 eta 72165 zenbakiak dituztenak.

–Kardiologiako BEFak/albokoak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63829, 66217, 71795, 72167 eta 72168 zenbakia dutenak.

–Bihotz-hodietako Kirurgiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63621 eta 66691 zenbakiak dituztenak.

–Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63329 eta 65153 zenbakia dutenak.

–Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgiako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 66459, 72169 eta 72170 zenbakiak dituztenak.

–Kirurgia Pediatrikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72171 zenbakia duena.

–Dermatologia Mediko Kirurgikoko eta Benereologiako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63915, 72174 eta 72175 zenbakiak dituztenak.

–Endrokrinologia eta Nutrizioko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64298 eta 71110 zenbakiak dituztenak.

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 68070 eta 68136 zenbakiak dituztenak.

–Hematologia eta Hemoterapiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63605 eta 69579 zenbakiak dituztenak.

–Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko BFEak/albokoak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64668, 67275, 71122, 72180 eta 72181 zenbakiak dituztenak.

–Medikuntza Intentsiboko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69718 eta 72182 zenbakiak dituztenak.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 65809, 67754, 68074, 72184, 72187, 72188 eta 72189 zenbakiak dituztenak.

–Medikuntza Nuklearreko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63012 eta 71127 zenbakiak dituztenak.

–Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 67124 eta 71804 zenbakiak dituztenak.

–Mikrobiologia eta Parasitologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60732 eta 72190 zenbakiak dituztenak.

–Neumologiako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 68186, 71806 eta 72191 zenbakiak dituztenak.

–Neurologiako BFEak/albokoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63194, 66125, 69595 eta 72193 zenbakiak dituztenak.

–Obstetrizia eta Ginekologiako BEFak/albokoak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60112, 60645, 60916, 62798 eta 65270 zenbakiak dituztenak.

–Oftalmologiako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64144, 64402 eta 64897 zenbakiak dituztenak.

–Onkologia Erradioterapikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69596 eta 72199 zenbakiak dituztenak.

–Otorrinolaringologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 67210 eta 72200 zenbakiak dituztenak.

–Pediatriako eta haren Arlo Espezifikoetako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72201 eta 72202 zenbakiak dituztenak.

–Psikiatriako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62388 eta 71568 zenbakiak dituztenak.

–Erradiodiagnostikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71113 zenbakia duena.

–Ospitaleko Erradiofisikako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71123 eta 72204 zenbakiak dituztenak.

–Psikologo klinikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71569 eta 71570 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: hogeita hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 60282, 60988, 61273, 61337, 61794, 62824, 62928, 62940, 63709, 63931, 64717, 67301, 67303, 67306, 67857, 68816, 71819, 71822, 71823, 71825, 71826, 71827, 71828, 71829, 71831, 71832, 71837, 71838, 71839 eta 72223.

–Fisioterapeutak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72224, 72226, 72227, 72228, 72229 eta 72230 zenbakiak dituztenak.

–Anatomia Patologikoko teknikari espezialistak (APTEak): lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 61532, 64349, 68014 eta 71935 zenbakiak dituztenak.

–Osasun dokumentazioko teknikari espezialistak (ODTEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71756 eta 72241 zenbakiak dituztenak.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 68925, 68926, 71717, 71841, 71974, 72245, 72246 eta 72248.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hogeita hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 61480, 61712, 63821, 64626, 64685, 64856, 64863, 64874, 64942, 65031, 65052, 65123, 65139, 65194, 65208, 65351, 65371, 65479, 65556, 65561, 65704, 65774, 65802, 67185, 67263, 67269, 68355, 68596, 69822 eta 69823.

Tuterako Osasun Barrutia:

–Alergologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72261 zenbakia duena.

–Digestio Aparatuko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72262 zenbakia duena.

–Endokrinologia eta Nutrizioko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat: funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72263 zenbakia duena.

–Hematologia eta Hemoterapiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 65262 zenbakia duena.

–Medikuntza Intentsiboko BFEak/albokoak lanpostu huts bat: funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72269 zenbakia duena.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72270 zenbakia duena.

–Neumologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72275 zenbakia duena.

–Neurologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72274 zenbakia duena.

–Obstetrizia eta Ginekologiako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64301, 64393 eta 65137 zenbakiak dituztenak.

–Pediatriako eta haren Arlo Espezifikoetako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72277, 72278 eta 72279 zenbakiak dituztenak.

–Erradiodiagnostikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70973 zenbakia duena.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 65149 zenbakia duena.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72281 zenbakia duena.

–Fisioterapeutak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 70768 eta 72295 zenbakiak dituztenak.

–Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialistak (APTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72302 zenbakia duena.

–Osasun dokumentazioko teknikari espezialistak (ODTEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 69979 eta 72303 zenbakiak dituztenak.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 67353 eta 72305 zenbakiak dituztenak.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Analisi Klinikoetako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 65723 zenbakia duena.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63445 zenbakia duena.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72313 zenbakia duena.

Osasun Mentala:

–Psikiatriako BEFak/albokoak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61207, 66106, 71573, 71904 eta 72318 zenbakiak dituztenak.

–Psikologo klinikoak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71576, 71855, 71856, 71906, 71954, 71956, 72321, 72322 eta 72323 zenbakiak dituztenak.

–Osasun mentaleko erizain espezialistak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 70860, 70863, 71578, 71737, 71741, 71907, 71908, 71909, 72326 eta 72327.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 61360, 61387, 61390, 61440, 61560, 61590, 61773, 61849, 62034, 62054, 62114, 62198, 62226, 62260 eta 62267.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (278) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei edo esparru nazionaleko lekualdatze lehiaketetan parte hartzen dutenei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat. Lan publikoaren eskaintza partzial honetan, 23 lanpostu gordeko dira % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba-txandetarako.

Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko BFEak/albokoak: lanpostu bat.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu bat.

–Psikiatriako BEFak/albokoak: lanpostu bat.

OOLTko medikuak: 3 lanpostu.

–Psikologo klinikoak: lanpostu bat.

–Erizainak: 4 lanpostu.

–Osasun mentaleko erizain espezialistak: lanpostu bat.

–Fisioterapeutak: lanpostu bat.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): lanpostu bat.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): 2 lanpostu.

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikariak (EZLTak): 7 lanpostu.

3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.

Bat. Lan publikoaren eskaintza partzial honetan, zortzi lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako.

Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Erizainak: 2 lanpostu.

–Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialistak (APTEak): lanpostu bat.

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikariak (EZLTak): 5 lanpostu.

4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

5. artikulua. Lanpostuen betebeharrak.

Foru dekretu honen bidez onesten den lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117983