293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 766. lurzatian. Behin betiko onespena

Esako Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat Javier Martínez Ochoaren eta Esako Udalaren artean. Horren xedea da konpentsatzea Udal Planaren arabera egin den gehiegizko lagapena (23,85 metro koadro), trukea eginez Udalaren titulartasuneko 2. poligonoko soberako 766. lurzatiaren zati batekin.

Udalak osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batez kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 2021eko urriaren 7an, eta 2021eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an.

Espedientea jendaurrean egon zen hogei egunean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu; hartara, bidezko da behin betiko onestea.

Esan, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2117593