293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

113/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak 19. Bat artikuluaren 1. apartatuan xedatzen duenez, administrazio publikoekin harreman mugagabea izanen duten langile berriak sartzeko, artikulu horretan berean adierazitako irizpideak aplikatuko dira, eta, hala, langileen ordezte-tasa ehuneko 110ekoa izanen da lehentasunezko sektoreetan, eta ehuneko 100ekoa gainerako sektoreetan. Eta 19. Bat artikuluaren 5. apartatuan, % 115eko ordezte-tasa finkatzen da autonomia erkidegoetako polizia kidegoetarako, lehentasunezko sektoretzat jotzen baita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Administrazio Erroaren eremuko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2021erako lan publikoaren eskaintza partzial honetan guztira 294 lanpostu eskaini behar direla Administrazio Erroaren eremurako. Lan eskaintza hori 2020ko ordezte-tasari dagokio, aipatu 11/2020 Legearen 19.Bat artikuluan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala onets dezan, ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 294 lanpostu sartu dira guztira Administrazio Erroaren eremurako.

294 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 5 gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetarako, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza partzial honetan bederatzi lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. 2021. urterako lan publikoaren eskaintza partzial bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan eskaintzak 294 lanpostu biltzen ditu, eta 2020ko ordezte-tasari dagokio, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 19.Bat artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

–Nafarroako Administrazio Auzitegiko kideak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 136, 138 eta 4822 zenbakiak dituztenak.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

–Foruzain-komisarioak: zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 5617, 5619, 5936, 11275, 11276, 11277, 11278 eta 11279 zenbakiak dituztenak.

–Suhiltzaile-ofizialak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 3649, 4395, 10722, 11280 eta 11281 zenbakiak dituztenak.

–Arkitekto teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 4142 eta 5823 zenbakiak dituztenak.

–Suhiltzaile-ofizialordeak: hogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 7711, 10985, 10986, 10987, 10988, 10989, 10990, 10991, 10992, 10993, 10994, 10995, 10996, 10997, 10998, 10999, 11000, 11001, 11002, 11282, 11283, 11284, 11285 eta 11286.

–Foruzain-agente lehenak: berrogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 3613, 4334, 4335, 4336, 4339, 4689, 5231, 5233, 5655, 5969, 5980, 7998, 8000, 9812, 9821, 11287, 11288, 11289, 11290, 11291, 11292, 11293, 11294, 11295, 11296, 11297, 11298, 11299, 11300, 11301, 11302, 11303, 11304, 11305, 11306, 11307, 11308, 11309, 11310, 11311, 11312, 11313, 11314 eta 11315.

–Foruzain-agenteak: berrogeita hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 321, 388, 3549, 6400, 6413, 7685, 7694, 8536, 8548, 11316, 11317, 11318, 11319, 11320, 11321, 11322, 11323, 11324, 11325, 11326, 11327, 11328, 11329, 11330, 11331, 11332, 11333, 11334, 11335, 11336, 11337, 11338, 11339, 11340, 11341, 11342, 11343, 11344, 11345, 11346, 11347, 11348 y 11349.

–Suhiltzaileak: laurogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 11350, 11351, 11352, 11353, 11354, 11355, 11356, 11357, 11358, 11359, 11360, 11361, 11362, 11363, 11364, 11365, 11366, 11367, 11368, 11369, 11370, 11371, 11372, 11373, 11374, 11375, 11376, 11377, 11378, 11379, 11380, 11381, 11382, 11383, 11384, 11385, 11386, 11387, 11388, 11389, 11390, 11391, 11392, 11393, 11394, 11395, 11396, 11397, 11398, 11399, 11400, 11401, 11402, 11403, 11404, 11405, 11406, 11407, 11408, 11409, 11410, 11411, 11412, 11413, 11414, 11415, 11416, 11417, 11418, 11419, 11420, 11421, 11422, 11423, 11424, 11425, 11426, 11427, 11428, 11429, 11430, 11431, 11432, 11433, 11434, 11435, 11436, 11437, 11438 eta 11439.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua:

–Erdi mailako teknikariak (berdintasuna): hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 10364, 10581, 11183, 11184, 11185, 11186, 11187, 11188, 11189 eta 11190.

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 6943 zenbakia duena.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia:

–Zundatzaileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 5843 eta 10349 zenbakiak dituztenak.

–Errepideetako zaintzaileak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 2002, 2009, 2116, 3481, 7718, 7719 eta 9797 zenbakiak dituztenak.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 7003 zenbakia duena.

Nafarroako Foru Ogasuna.

–Arkitekto teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 7042 eta 7480 zenbakiak dituztenak.

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 10136, 11012, 11013, 11091, 11191, 11192, 11193 eta 11194 zenbakiak dituztenak.

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia:

–Turismoko enpresa eta jardueretako teknikariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 5380, 8615 eta 10215 zenbakiak dituztenak.

–Turismo jardueretako ofizialak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 5801 eta 9385 zenbakiak dituztenak.

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia:

–Gizarte-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11007 zenbakia duena.

Justizia Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitekto teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10937 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

–Gizarte-hezitzaileak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 2894, 8352 eta 11092 zenbakia dutenak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Gizarte-hezitzaileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 2891 eta 11017 zenbakiak dituztenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

–Laneko arriskuen prebentziorako teknikariak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71894, 71895, 71896, 71897, 71898, 71899 eta 71900 zenbakiak dituztenak.

HERRITARREKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua:

–Euskara itzultzaileak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 7945, 35990, 35994 eta 35998 zenbakiak dituztenak.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia:

–Mendi-ingeniariak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 6098, 6862, 6864 eta 6865 zenbakiak dituztenak.

–Basozainak/Ingurumeneko zaindariak: hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 1501, 1507, 2361, 2431, 2432, 2448, 8366, 8722, 10099, 10693, 10695, 10698, 10699, 10700 eta 10701.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren Institutua:

–Arkitekto teknikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 4962 eta 4969 zenbakiak dituztenak.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (294) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero lanpostu erreserbarik ez duen burutza bat uzten duen langile finko bati, edo borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat. Lan publikoaren eskaintza partzial honetan, 5 lanpostu gordeko dira % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba-txandetarako.

Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Arkitekto teknikoak: lanpostu bat.

–Gizarte-hezitzaileak: lanpostu bat.

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: lanpostu bat.

Laneko arriskuen prebentziorako teknikariak: lanpostu bat.

Basozainak/Ingurumeneko zaindariak: lanpostu bat.

3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.

Bat. Lan publikoaren eskaintza partzial honetan, bederatzi lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako.

Bi. Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Arkitekto teknikoak: lanpostu bat.

–Erdi mailako teknikariak (berdintasuna): lanpostu bat.

–Foruzain-agenteak: lau lanpostu.

–Foruzain-agente lehenak: 2 lanpostu.

–Basozainak/Ingurumeneko zaindariak: lanpostu bat.

4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

5. artikulua. Lanpostuen betebeharrak.

Foru dekretu honen bidez onesten den lan publikoaren eskaintzan sartzen diren lanpostuak eskainiko dira kasuan kasuko sarrerako deialdia onesten den egunean plantilla organikoan agertzen diren betebeharrekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117980