293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 457. lurzatian. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa bat Esako katastroko 1. poligonoko 457. lurzatian. Virginia Gómez Samper eta Daniel Spang dira sustatzaileak.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esan, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2117414