293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aparteko deialdia, dirulaguntzak emateko 2020-2021 kirol denboraldian goi mailako kategorietan federatutako taldeak dituzten kirol klubei. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 600948.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/600948).

Helburua eta xedea:

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea goi mailako kategorietan federatuta dauden taldeei laguntzeko, 2020-2021 denboraldian lehiaketa-jarduerak egiten badituzte kirol errendimenduko xedez, eta 2020-2021 denboraldirako diruz lagundutako kirol eskola badute.

Eskatzaileen betebeharrak:

Dirulaguntza jaso ahal izango dute 2020-2021 denboraldian beren kirol eskolak garatzeko dirulaguntza deialdian onartuak izan eta Eguesibarko Udalean goi mailako kategorietan eta kirol errendimenduko xedez lehiatzen diren talde federatuak dituzten kirol klubek, baldintza hauek betetzen badituzte: ez edukitzea lankidetza hitzarmen bat, zerbitzuen kontratazio bat edo bestelako kontratu edo konpromisorik Eguesibarko Udalarekin finantzatu nahi den proiektuari dagokionez, ez jasotzea Eguesibarko Udalaren beste arloren batetik dirulaguntzarik jarduera horretarako eta aurretik Eguesibarko Udalaren dirulaguntzarik jaso ez izana deialdi honen xederako.

4.2.–Laguntzak eskatzen dituzten kirol klubek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

4.2.1. Egoitza soziala eta fiskala Eguesibarren izatea, eta jarduera bertan egitea, herritarrei zuzendurik.

4.2.2. Kirol eskola bat antolatzen eta kudeatzen duen kirol klub bat izatea, Eguesibarren aritzea eta Udalak diruz lagunduta egotea dagokion udal deialdiaren bitartez.

4.2.3. Talde-kiroletako gazteen eta/edo kadeteen kategorietan fitxa eduki ahal izatea kasuan kasuko eskolako ikasleen % 80k gutxienez, betiere ibarreko herritar gisa inskribatuta eta ibarrean erroldatuta badaude, eta kategoria horretara borondatez pasatu nahi badute.

4.2.4. Kirol errendimenduko xedea duten lehiaketa federatuko jarduerak egin izana 2019-2020 denboraldian.

4.2.5. Eskabidea aurkezten den egunean legez eratuta egotea eta Nafarroako Gobernuko Kirol Elkarteen Erregistroan alta emanda.

4.2.6. Diruz lagundu nahi den jarduerak Eguesibarko Udalaren beste hitzarmen batzuen edo beste deialdi publiko batzuen bidez finantzatuak ez izatea.

4.2.7. Talde bakoitzeko lizentzia federatuen kopurua aitortzea, baita ibarrean erroldatutakoen lizentziak zenbat diren ere.

4.2.8. Eguesibarko Udalak erabakitako kirol sistema errespetatzea eta indarra duen araudia betetzea.

4.2.9. Bere baliabideekin edo besterenekin (Udalaren dirulaguntzak ez direnekin) finantzatzea gauzatutako aurrekontuaren % 40 gutxienez.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2117783