293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Birpartzelazio proiektua, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko U.I. 9ko 1. sektoreko UE 1 unitatean (Gardachales). Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 19ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio proiektuaren aldaketa Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko U.I. 9ko 1. sektoreko UE 1 unitaterako (Gardachales). Jesús M.ª Ramírez Sánchez eta Inmaculada Aragón Terobia abokatuek prestatu zuten eta 2021eko irailekoa da; Konpentsazio Batzordeak 2021eko urriaren 15ean eginiko batzar orokorrean onetsi zen.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan eta iragarkia paraturik Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da, inork aztertu nahi badu eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu, idatziz, Udalaren Erregistro Orokorraren bidez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2117550