293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hiri-antolamenduko plan orokorreko 1. UE unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen aldaketa (1. sektorea, UI 9, Gardachales). Hasierako onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 19an egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Tuterako HAPOko 1. UE unitateko konpentsazio batzordearen estatutuetan (1. sektorea, UI 9, Gardachales). Aldaketa hori konpentsazio batzordearen Batzar Orokorrak onetsi zuen 2021eko urriaren 15ean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork aztertu nahi badu edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu. Idatziz egin beharko du, Udalaren Erregistro Orokorra baliatuz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2117542