293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa puntuala, Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan, 28. artikuluari dagokionez. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat aldaketa puntuala egiteko Odietako Udal Plan Orokorrean (determinazio xehatuak), “Aprobetxamenduaren eta eraikigarritasunaren definizioa” 28. artikuluari dagokionez. Odietako Udalak berak sustatu du espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honen Idazkaritzan hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 49. (1.b eta 3. apartatuak), 77.3, 72. eta 79.1 artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Erripan (Odieta), 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2117628