293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa lurzati hauetan: UA 1.4 unitateko 3A eta UA 1. (5-6) unitateko C1. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jacar Logística SLk aurkeztutako xehetasun-azterketa. Haren helburua da determinazio berriak ezartzea Otsagabiko UA 1.4 unitateko 3A eta UA 1 unitateko C1. (5-6) lurzatietan, 4 etxebizitzako bizitegi-eraikin kolektibo bat eraikitzeko 3A lurzatian; hori guztia Juan Carlos Huarte eta Jesús Araiz arkitektoek egindako dokumentazio teknikoaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2117684