293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia UE 3.1 exekuzio unitatean, Zabalegin. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea Román Lezaun Burguik Zabalegiko UE 3.1 exekuzio unitatean sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, honako baldintza hauekin:

–Ingurumen ebaluazio bat aurkeztu beharko da, zeina, hiri-jarduketarako plan bereziaren izaera dela eta, sinplifikatua izaten ahalko baita, eta dagokion ingurumen tramitazioa egin beharko da, tresnaren behin betiko onetsi baino lehen.

–Txostena eskatu beharko zaio Iruñerriko Mankomunitateari. Txostena nahitaezkoa eta loteslea izanen da tresna behin betiko onesteko.

–Behin betiko onesteko, testu bategin bat aurkeztu beharko da, ingurumen ebaluazioa barne hartzen duena eta bete beharko dituena 253/2019 Foru Dekretuan formatu eta egitura aldetik ezarritako betebeharrak.

2. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, interesa duten pertsona edo entitateek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2117647