293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udal Planeko 5. eremuko UE 5.3 exekuzio unitatearen hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udalak eta Noaingo 5. eremuko 5.3 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sinatu beharreko hitzarmena, honako baldintza hauekin:

–Hiri-jarduketarako plan berezia 2 urteko epean aurkeztuko da gehienez, hitzarmen hau sinatzen den egunetik hasita, nahiz eta, bi alderdiak ados jarrita, adostu dezaketen ezarritako epea luzatzea.

–Hiri-jarduketarako plan bereziaren funtsezko helburua izanen da exekuzio unitateko lurzatiei esleitutako erabilera pasa dadila industria erabilera izatetik bizitegi eta hirugarren sektoreko erabilera izatera.

–Bete beharko dira hiri-jarduketarako plan berezia izapidetzean indarrean dagoen legerian etxebizitza babestuari buruz ezarritako determinazioak; gaur egun, aurreikusitako etxebizitzen % 70, gutxienez, babes publikoko erregimenen batean sartuko dira, eta horietatik % 70, gutxienez, babes ofizialeko etxebizitzak izanen dira. Gainera, lehentasunez, aurreikusitako etxebizitzak alokairuko etxebizitza gisa sustatuko dira, gizarte-eskaerari erantzuteko.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin.

Noain Elortzibarren, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2117640