293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 724. lurzatian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batez onestea Noaingo 2. poligonoko 724. lurzatirako hiri-jarduketarako plan berezia. Talluntxe industrialdeko C kaleari dagokio, eta Sociedad Cooperativa Farmacéutica Navarra - NAFARCOk sustatu du. Baldintza hauek bete beharko dira:

–Faseen edo egutegiaren aurreikuspena egin beharko da, zehaztu ahal izateko noiz ordaindu gainbalioen gaineko partaidetzari dagokion zenbatekoa. Lagapenen monetizazioari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onesten denean.

–Ingurumen-ebaluazio bat aurkeztu beharko da (planaren izaera dela eta, sinplifikatua izaten ahalko da), eta dagokion ingurumen-izapidetzeak burutua egon beharko du tresna behin betiko onetsi baino lehen.

–Behin betiko onespenerako, testu bategin bat aurkeztuko da, ingurumen-ebaluazioa barne hartuko duena eta bete beharko dituena formatuaren eta egituraren aldetik 253/2019 Foru Dekretuan ezarririk dauden eskakizunak.

2. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, interesa duten pertsona edo entitateek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2117591