293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 349. lurzatian. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2021eko azaroaren 23ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Sarrigurenbideko 3 eta 5 zenbakietan, Uharteko 1. poligonoko 349. lurzatian, Ulzama Packaging SLk sustatua. Espedientea: 327/2020.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2117818