293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Akats zuzenketa, Udal Planeko 140. lurzatiko A azpilurzatiko aldaketa egituratzailearen hasierako onespenean

2020ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ean, iragarki bat argitaratu zen Ezkarozeko Udal Planeko aldaketa egituratzaile puntual baten hasierako onespenari buruz, 2. poligonoko 140. lurzatiko A azpilurzatiari zegokionez, Andrés Hualde Udik sustaturik. Bertan akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da.

Honela dioen lekuan:

“Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita”.

Honako hau behar du:

“Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan emanen da argitara, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten”.

Ezkarozen, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2117835